Covid19 | Datuak egunez egun

Villabonan kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko mai. 7a, 12:56

Euskadin, 119.596 PCR eta 65.430 test azkar edo serologiko egin dira orotara. Atzo, 20:00ak arte, 8.017 proba egin ziren guztira. Pandemia hasi zenetik atzoko 20:00ak arte, baieztatutako koronabirus-kasuen kopurua 16.959 da, eta, horietatik, %77 osatuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 33 dira. Pertsona batek une horretan bertan birusa duen eta gaixo dagoen detektatzen du proba horrek.
  • Test azkarren” bidez detektatutako kasu berriak 347 dira. Pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen ditu proba horrek, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.383 heriotza gertatu dira guztira, eta, horietatik, 19 erregistratu ziren atzo. Horrez gain, 532 pertsona daude ospitaleratuta, eta, horietatik, 454 solairuko geletan daude, eta 78 ZIUn.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 42 | Villabona: 30 | Urnieta: 16.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.480 kutsatu daude; horietatik 108 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 9.627 kutsatu daude; horietatik 323 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 2.852 positibo daude; horietatik 101 ospitaleratuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!