Ostalaritzako hainbat negozio ez dira egun hauetan irekiko

Aiurri 2020ko mai. 8a, 12:32

Negozioa itxita mantendu eta aurrerago zabaltzea, tabernari askoren pentsamenduan dagoen erabakia da. Egun zailak dira ostalarientzat.

Urnietan, hala ere, Idiazabal kaleko Egur tabernak astelehenean irekiko ditu bere ateak. Oianume jatetxeko eta Guriako ateak itxita egongo dira. Oianumeren kasuan beste hamabost egunez behintzat, bai.

Andoaingo Txitibar edota Hiru jatetxeak ere itxita egongo dira, hurrengo egunetan.

Kaletxikiko Buruntza jatetxeak sukalde zerbitzua irekiko duela iragarri zuen astearen hasieran. Ostiralean hasita ogitartekoak, pizza edota hanburgesak eskatzeko aukera egongo da. Eskaeretarako telefonoak hauexek dira: 688 86 53 85 / 943 30 38 33. Eskaera egin eta janaria prest dagoenean bezeroak bila pasa behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!