Koronabirusa

Konfinamendua arintzeko neurri berriak ezarriko dira, astelehenean hasita

Aiurri 2020ko mai. 9a, 08:19

0 fasea gaindituta, Gipuzkoa eta Hego Euskal Herria 1 fasera pasa direla iragarri du Espainiako Osasun Ministeritzak. Mugikortasuna Gipuzkoan barrena ahalbidetuko da, eta ibilgailuetan familiako kide guztiak elkarrekin joan ahal izango dira. Oraindik ere prebentzioari zorrotz eutsi beharko zaio.

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak aurreratutako hainbat neurri moldatu egingo dituela adierazi du, gaurko agerraldian. Mugikortasunari dagokionez, esaterako, udalerri barrukoak indarrean jarraituko du Euskadin. Lanera joateko bakarrik baimenduko da herri batetik bestera mugitzea.

  • Hezkuntzan, maiatzaren 18an hasteko asmoari eusten dio. Beti ere batxilergoko bigarren mailako, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleeoi dagokionez.
  • Kultura, kirola eta aisialdiari dagokionez, ez dira Espainiako Gobernuak zabaldutako proposamenak kontutan hartuko. Kirol aktiboa naturguneetan egin ahal izatea eta kirol instalakuntzatan banakako kirol jarduerak egiteko aukera zabaldu da Espainiako hainbat tokitan. Euskadin ez, ordea.

0 fasea gaindituta, Gipuzkoa eta Hego Euskal Herria 1 fasera pasa direla iragarri zuen atzo, Espainiako Osasun Ministeritzak. Jaurlaritzak gaur lehen fasea moldatu egingo duela iragarri du, Tapiak eta Murga Sailburuek egindako agerraldian.

Gizarte bizitza

Aldaketak egongo dira, maiatzaren 11n. Murrizketa handiekin, hala ere. Hona hainbat agindu berri, eskalada fase berrian:

  • Tabernetako terrazak zabalik izango dira, mahaien arteko distantzia 2 metrokoa izanik. Oro har, terraza asko jartzeko aukera eskasa dago eta hori dela eta tabernari askorentzat ez da oraingoz soluziobidea izango. Bat baino gehiago fase berriaren zain geratuko da, negozioa ireki eta jarduera handiagoa izateko aukera ahalbidetzen zaionean.

Merkataritza

  • Merkatari txikiei negozioa irekitzeko aukera eskainiko zaie, baina gehienezko bezero kopurua ondo zaindu beharko dute. Probadoreak, esaterako, erabili ahala desinfektatzeko agindua jasoko dute.

Elizak eta hiletak

Espainiako Gobernuaren irizpideen arabera eza eman ahal izango da, baina ikusle kopurua mugatuta. Dagoeneko elizak zabaltzen hasiko direla iragartzen hasi dira kongregazio ezberdinak. Beilategi barruan gehienez ere 10 lagun egon ahal izango dira. Aire librean egiten diren ekitaldietan, 15. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!