Covid19 | Datuak egunez egun

Villabonan kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko mai. 10a, 12:43

Euskadin guztira, 132.554 PCR eta 76.094 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 6.158 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.677 da, eta horietatik %82,9 berreskuratuta edo alta emanda daude. Orain arte, 1.418 heriotza izan dira orotara, horietatik 15 atzo erregistratuta.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 45 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 8 positibo dira Araban, 33 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 150 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 44 | Villabona: 32 | Urnieta: 18.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.649 kutsatu daude; horietatik 92 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 10.021 kutsatu daude; horietatik 266 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 3.007 positibo daude; horietatik 77 ospitaleratuak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!