Araudi berriaren 2. artikuluak horixe jasotzen du, ezagunak ziren irizpideei berria erantsiz. Besteak beste, lana dela eta Euskadin barrena mugitzeko baimena. Nolanahi ere, atal berean, adinekoen zaintza eta bisitaldirako mugikortasuna herri barrura ahalik eta gehien mugatzea erregutzen da.
Kirola
Jarduera fisikoa egiteko baldintzak berdinak dira, baina muga egiten duen ondoko herriguneraino mugitzeko aukera izango da. Zehaztapen hori interes handikoa zen mendizale, txirrindulari eta korrikalarientzat.
Bakarka egin daitezkeen kirol jarduerak (tenisa, golfa...), beti ere izaera pribatuko instalakuntzak badira. Herri barruko muga gainditu daiteke, instalakuntza horretara joateko. Instalakuntza publikoak itxita egongo dira.
Kultura
Liburutegiak, museoak eta kultur jarduerei zuzendutako aretoak itxita izango dira.