Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatu bat gehiago zenbatu da Villabonan

Aiurri 2020ko mai. 11a, 12:47

Euskadin guztira, 134.047 PCR eta 76.696 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 2.095 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.709 da, eta horietatik %83,1 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 11 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, positibo 1 da Araban, 10 Bizkaian eta 0 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 31 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.423 heriotza izan dira orotara, horietatik 5 atzo erregistratuta. Horrez gain, 438 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 3 gehiago), horietatik 368 solairuko geletan eta 70 ZIUn.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 44 | Villabona: 33 | Urnieta: 18.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.666 kutsatu daude; horietatik 89 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 10.033 kutsatu daude; horietatik 275 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 3.010 positibo daude; horietatik 74 ospitaleratuak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!