EkonoVID

Pertsona, langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan

Aiurri 2020ko mai. 11a, 15:44

Helburua herritarrek enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzten kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da. Beti ere gainontzeko erakunde publikoekin elkarlanean.

Zerbitzu horren bitartez, bi kontsulta mota egin ahalko dira:

  1. Enplegu orientazioa eta hainbat kudeaketa izapidetzeko laguntza teknikoa: enpleguarekin lotura duten zalantzak (langabezia edo DSBE/RGI eskaera edo berritzea, ERTEi buruzko kontsultak...) argitu eta tramite ezberdinak aurrera eramateko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza teknikoa emateko zerbitzua.
  2. Diru-laguntza eta neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua: alarma egoeraren eraginpean dauden pertsonei eta familiei zuzendutako neurriei, laguntza ekonomikoei eta gizarte-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua.

Zerbitzua jaso ahal izateko egin hemen zure kontsulta edo deitu hurrengo telefono zenbakira: 688 774 650 (09:00-13:00).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!