Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen kutsatu bat gehiago zenbatu da

Aiurri 2020ko mai. 12a, 12:50

Euskadin guztira, 136.274 PCR eta 78.969 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 4.500 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.840 da, eta horietatik %83,6 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 11 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 3 positibo dira Araban, 7 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 158 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.429 heriotza izan dira orotara, horietatik 6 atzo erregistratuta.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 45 | Villabona: 33 | Urnieta: 18.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.710 kutsatu daude; horietatik 87 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 10.119 kutsatu daude; horietatik 274 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 3.011 positibo daude; horietatik 74 ospitaleratuak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!