Covid19 | Datuak egunez egun

Ez da kutsaturik zenbatu eskualdean

Aiurri 2020ko mai. 13a, 13:01

Euskadin guztira, 140.665 PCR eta 83.415 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 8.837 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 18.095 da, eta horietatik %82,8 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 38 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 4 positibo dira Araban, 30 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 302 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.442 heriotza izan dira orotara, horietatik 13 atzo erregistratuta. Horrez gain, 420 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 15 pertsona gutxiago), horietatik 360 solairuko geletan eta 60 ZIUn.

Datuak eta grafikoak ikusgai, albistean. 

  • Andoain: 45 | Villabona: 33 | Urnieta: 18.

  • Zizurkil: 6 | Asteasu: 4 | Aduna: 2.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.766 kutsatu daude; horietatik 85 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 10.218 kutsatu daude; horietatik 263 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 3.111 positibo daude; horietatik 72 ospitaleratuak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!