Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan bost kutsatu gehiago zenbatu dira

Aiurri 2020ko mai. 14a, 12:50

Euskadin guztira, 147.283 PCR eta 86.440 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 7.441 proba egin ziren. Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 18.316 da.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 38 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 5 positibo dira Araban, 30 Bizkaian eta 3 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 180 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

Orain arte, 1.454 heriotza izan dira orotara, horietatik 12 atzo erregistratuta. Horrez gain, 415 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 5 pertsona gutxiago), horietatik 360 solairuko geletan eta 55 ZIUn.

Lurraldeka:

  • ARABAn 4.868 kutsatu daude; horietatik 106 ospitaleratuak.
  • BIZKAIAn 10.332 kutsatu daude; horietatik 243 ospitaleratuak.
  • GIPUZKOAn 3.116 positibo daude; horietatik 66 ospitaleratuak.
2020ko maiatzaren 14an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak murrizketa nabarmenak egin ditu egunero argitaratzen dituen datuetan. Hori dela eta, orain arte egunero eskaini dugun informazio xehetua ezin izan dugu eguneratu, ez baitaukagu herrikako ez eskualdekako daturik.
 
Harremanetan jarri gara Eusko Jaurlaritzarekin eta eskatu diogu informazio xehetua ematen jarraitzeko, baina oraingoz ez daukagu erantzunik. Gure esku dagoena egingo dugu informazio hau ahalik eta osatuen eskaintzeko. Bien bitartean, barkatu eragozpenak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!