Euskadin 154.142 PCR eta 90.639 test azkar edo serologiko egin dira guztira. Atzo, 9.421 proba egin ziren (5.001 PCR eta 4.420 test azkar).
- Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 31 dira. Lurraldeka, hauek dira datuak: 9 kasu berri Araban, 17 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan. Euskadin detektatutako beste 3 kasu positibo beste autonomia-erkidego batzuetako pertsonei dagozkie.
- Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 29 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Orain arte 1.455 pertsona hil dira guztira, eta atzo beste bat hil zen.