Astelehenean zabalduko da Loatzo musika eskolan izena emateko epea

Aiurri 2020ko mai. 15a, 16:25

Datorren astelehenean, maiatzak 18, zabalduko dute Loatzo musika eskolan izena emateko epea. "Ezjakintasunean bizi garen momentu hauetan, aurrera egin behar dugu irribarrez, musikaz bete gure bizitza!", diote eskolako arduradunek. "Orain inoiz baino gehiago!".Matrikulatzeko arrazoi asko dagoela gogoratu dute, "beldurrari aurre egiteko, tristura baztertzeko, bakardadean laguntzeko, sozializatzeko, konpartitzeko, disfrutatzeko...".

  • 2020-2021 ikasturterako matrikulazio datak:
         -Ikasle direnentzat: maiatzak 18-22.
         -Ikasle berrientzat:  maiatzak 25-29.
  • Online egingo da matrikulazioa www.loatzo.eus webgunean.
  • Musika eskolako zerbitzuak Villabona, Zizurkil eta Adunan.
*  4-7 urte bitarte musika tailerra, modu ludikoan lehen hurbilketa musikaren munduan.
* 8 urtetik aurrera musika-tresnak ikasteko aukera: eskusoinua, pianoa, trikitixa, gitarra, baxua, gitarra elektrikoa, biolina, biolontxeloa, txistua, dultzaina, perkusioa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia, klarinetea, zeharkako flauta. Kantua ere eskaintzen dute.
* Helduentzat, jubilatuentzat eskaintza berezia: musika tresna ikasteko aukera bakoitzaren gaitasunetara egokituz eta taldean musika hizkuntza lantzeko aukera.
 
Informazio gehiago: loatzo@loatzo.eus / 943 692619
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!