Koronabirusa

10.000 biztanletik beherako herrietan ez da ordutegirik egongo jarduera fisikoa egiteko

Aiurri 2020ko mai. 18a, 17:32

Astelehenarekin, konfinamendua arintzeko zenbait neurria hartu dira. Horietako bat 10.000 biztanletik beherako herriei eragiten die; Eskualdean, Urnieta, Villabona, Aduna, Zizurkil, Asteasu eta Larraul herrietan kirola egiteko ordutegia desagertu da. Zehaztekoa da, neurria ez dela indarrean sartuko Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

10.000 biztanletik gorako herrietan ez dago aldaketarik, esaterako Andoainen: 06:00-10:00 eta 20:00-23:00 tartea ariketa fisikoa egiteko edo paseatzeko izango da; 12:00-19:00 tartea 14 urtetik beherakoentzat, eta 10:00-12:00 eta 19:00-20:00 tarteak 70 urtetik gorakoentzat eta menpekotasunak dituztenentzat.

Horrekin guztiarekin esan beharra dago, etxeetan elkartzeko debekuak jarraituko duela, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren txostenetan diotenaren arabera.

Probintzian joan-etorriak egiteko aukera

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak probintzia osoan ibili ahal izango dira gaurtik aurrera, betiere, ordutegiak, eta oinarrizko higiene eta osasun neurriak hartuta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!