Atzo 5.276 proba egin ziren guztira (2.859 PCR eta 2.417 test azkar).
- Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 15 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 3 kasu berri Araban eta 12 Bizkaian.
- Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 143 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Orain arte 1.470 pertsona hil dira guztira; atzo 3 gehiago. Gainera, 45 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 3 pertsona gutxiago.