Koronabirusa

Aiztondoko udaleku irekiak eta ludoteka, bertan behera

Aiurri 2020ko mai. 20a, 09:37

Aiztondoko udaleku irekirik ez dute egingo aurtengo udan. Hala jakinarazi dute Aduna, Alkiza eta Larraulgo Udalek:

"COVID-19 dela eta azken egunotan jaso ditugun osasun irizpideak kontutan izanik, eta EUDELen aholkuak aintzakotzat hartuz, aurtengo Aiztondoko Ludoteka eta Udalekuak ez egitea erabaki dugu Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalok. Ekintza horiek aurrera eramateko osasun baldintzak guztiz bermatzea ezinezkoa zaigula onartu beharrean gaude eta horiek horrela, tamalez, aipatu jarduerak ez antolatzea erabaki dugu.

Aurrerantzean egoerak aldaketarik izango balu eta irizpideak bermatzea ahalbidetuko baligu, aztertuko genuke zer egin. Edozein kasutan ere, argi utzi nahi dugu hiru Udalon lehentasuna herrietako umeen eta begiraleen osasun dela eta horretan dihardugu"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!