Maskaren erabilera beharrezkoa izango da leku publikoetan, eta erabilera publikoko leku itxietan, bi metroko segurtasun distantzia mantentzeko aukera ez badago; neurri hau 6 urtetik gorakoentzat izango da. Maskaren erabilera ez da beharrezkoa izango egoera zehatz batzuetan; esaterako, norbanakoa egiten ari den jarduera oztopatzen badu, hots, "janaria edo edaria kontsumitzen ari denean.
Esan bezala, neurri hau bihartik aurrera jarriko da indarrean. Madrildik adierazi dutenaren arabera, "neurri hau Koronabirusak sor ditzakeen arazoak saihesteko, kutsatzeko arrisku altuagatik eta maskarek erakutsitako efizientziagatik jarri da martxan".