Euskadin 170.517 PCR eta 99.786 test azkar edo serologiko egin dira guztira. Atzo 6.252 proba egin ziren guztira (4.203 PCR eta 2.049 test azkar). Orain arte 1.480 pertsona hil dira guztira; atzo 10 gehiago. Gainera, 41 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 4 pertsona gutxiago.