Atzo 4.780 proba egin ziren guztira (3.172 PCR eta 1.608 test azkar).
- Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 13 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 4 kasu berri Araban, 8 Bizkaian, eta kasu bat Euskaditik kanpo bizi den pertsonan.
- Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 104 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Orain arte 1.487 pertsona hil dira guztira; atzo 4 gehiago. Gainera, 36 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 2 pertsona gutxiago.