Covid19 | Datuak egunez egun

Hirugarren egunez ez da kutsaturik zenbatu Gipuzkoan

Aiurri 2020ko mai. 23a, 13:53

Atzo 5.783 proba egin ziren guztira (3.731 PCR eta 2.052 test azkar).

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 13 izan ziren. Lurraldez lurralde, hauek dira kopuruak: 4 kasu berri Araban, 9 Bizkaian eta bat ere ez Gipuzkoan.
  • Test azkarraren bidez atzo detektatutako kasuak 118 izan dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Orain arte 1.494 pertsona hil dira guztira; atzo beste 7 hildako erregistratu ziren. Gainera, 33 pertsona daude ZIUn, aurreko egunean baino 3 pertsona gutxiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!