Koronabirusa

Hego Euskal Herria bigarren fasera igaroko da astelehenean

Aiurri 2020ko mai. 23a, 15:13

Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroa bigarren fasera igaroko dira astelehenean. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak agerraldia egin zuen atzo hurrengo fasera zein igaroko ziren azaltzeko. Gutxienez bi astez egongo dira lurraldeak bigarren fasean, eta guztia ondo irten ezkero, hirugarren eta azken fasera igarotzeko aukera edukiko dute.

Ordutegiek jarraituko dute?

Jarduera fisikoa egiteko ordutegien neurriak bertan behera geratuko dira. Bestalde 70 urtetik gorako helduek orain arteko ordutegia errespetatu beharko dute; hau da, 10:00-12:00 eta 19:00-20:00 arteko mugak errespetatu beharko dituzte.

14 urtetik beherako hau eta gazteen kasuan, kalean ordubete baino gehiago egoteko aukera edukiko dute. Hala ere, ez dute informazio gehaigorik eman.

Zein neurria hartu dira tabernetan eta elkarte gastronomikoetan?

Astelehenetik aurrera, tabernetara eta jatetxeetara sartu ahal izango dira herritarrak, baina %40ko edukiera errespetatu beharko dute. Horrez gain, bezeroak eserita egon beharko dira eta eskariak ezin izango dira barratik egin. Terrazei dagokienez, araudiak berdin jarraituko du.

Elkarte gastronomikoak irekitzeko aukera egongo da. Ostalaritzan bezalaxe, %50eko edukiera errespetatu beharko da. Garbiketari eta desinfekzioari dagokionez, ostalaritzao arautegi bera jarraitu beharko dute.

Igerilekuak eta hondartza...

Lehen fasean hondartzan paseatzea baimendu zuten; bigarrenean, berriz, eguzkia hartu eta bainua emateko aukera egongo da. Igerilekuak ere irekitzeko aukera egongo da edukiera herenera mugatuta.

Merkatalguneen irekiera...

Merkata zentroak irekiko dituzte, baina zenbait neurriekin. Gune partekatuen edukiera gehienez %30ekoa izango da, eta ezin zaingo da leku horietan itxaroten edo geldirik egon. Beste komertzioetan lehen faseko arautegi bera mantenduko da.

Etxeetan biltzeko aukera

Etxeetan biltzeko aukera egongo da. Gehienez ere 15 pertsona bildu ahal izango dira, eta familiako kideak edo lagunak izan daitezke. Gune pribatuetan eta erabilera publikoko leku irekietan ere bildu ahal izango dira herritarrak. Nabarmendu beharra dago, orain arte bezala ezinbestekoa izango dela higiene eta seguntasun neurriak betetzea.

Oharra: Informazioa eta xehetasunak falta dira. Datozen egunetan eguneraketak egingo ditugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!