Atzo 2.074 proba egin ziren guztira (1.914 PCR eta 160 test azkar).
- Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 2 kasu berri Araban, 7 Bizkaian, eta bat ere ez Gipuzkoan.
- Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 10 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Orain arte 1.494 pertsona hil dira guztira eta atzo ez zen hildakorik erregistratu. Gainera, 33 pertsona ZIUn daude.