Botoa emateko hauteslekeku berriak uztailaren 12ko hauteskundeetan

Aiurri 2020ko mai. 25a, 08:50

Hurrengo egunetan helegiterik aurkezten ez bada, aldaketa nabarmenak izango dira botua non emateko garaian. Hauteslekuen zerrenda gaur argitara eman da Gipuzkoako Aldizkaritegi Ofizialean eta bertan agertzen denez Andoainen Allurralde kiroldegian eta Arrate pilotalekuan eman ahal izango da botoa. Urnietan, bestalde, Udal pilotalekuan.

La Salle Berrozpe ikastetxea, Bastero edota Aita Larramendi ikastola izan ohi ziren hautesleku finkoak, aurreko hauteskunde guztietan.

Eta Urnietan, berriz, Lekaio kultur etxea eta Udal musika eskola.

Posta bidezko botoa

Arrazoi ezberdinak direla medio, uztailaren 12an botoa emango ez duen herritarrak posta bidezko aukera dagoeneko zabalik du. Alderdi politiko ezberdinak aukera horri buruzko informazioa zabaltzen hasi dira.

Hautagaitzak

Ekainaren 16an argitaratuko dituzte hauteskundeetako hautagai zerrenda ofizialak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!