Uztailaren 12an egingo diren hauteskundeetan posta bidezko bozka eman nahi dutenei zuzendutako zerbitzua martxan jarri dute PSE-EEren Zizurkilgo Erniobidea kaleko egoitzan. Astelehen honetan hasita, eta uztailaren 2ra arte zabalik egongo da egoitza astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan 18:30etatik 20:00etara.
Bestalde, ezintasuna edo gaixotasuna dela eta, notario aurrean etxetik bozka emateko aukera ere bada. Aukera hori martxa jartzeko tramitazioa ere PSE-EEren egoitzan egin daiteke. Informazio gehiago jasotzeko, 943 125 125 telefono zenbakira deitu behar da.