Atzo 1.717 proba egin ziren guztira (1.367 PCR eta 350 test azkar).
- Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 2 izan dira, guztiak Bizkaian.
- Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 4 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Orain arte 1.500 pertsona hil dira guztira, eta atzo sei hildako berri erregistratu ziren. Gainera, 33 pertsona ZIUn daude.