Covid19 | Datuak egunez egun

Azken egunotan ez da kutsaturik zenbatu Gipuzkoan

Aiurri 2020ko mai. 26a, 12:50

Atzo 3.661 proba egin ziren guztira (2.331 PCR eta 1.330 test azkar).

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 6 izan dira, guztiak Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 75 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Orain arte 1.505 pertsona hil dira guztira, eta atzo bost hildako berri erregistratu ziren. Gainera, 28 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino bost gutxiago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!