Bertsoa plazara eraman zuten atzo, Amasa-Villabonan

Xabier Lasa 2020ko eka. 6a, 12:01

Bertsoak plazan berriro entzuteko aukera eskaini zuten Haritz Mujika, Amets Arzallus, Miren Artetxe eta Maialen Lujanbio bertsolariek atzo arratsaldean, Amasa-Villabonako Gudari Plazan. Saio bikoitza egin zuen laukoteak, behar ziren neurriak hartu eta gero. Bertso eta plaza gosez ziren entzuleek gozatu ederra hartu zuten, eta horrez gain, ekitaldi bikotzak argi erakutsi zuen gaur egun uztargarriak direla bertsogintza eta plaza. Saio bikoitza ikusgai dago sarean, Bertsozaleen Elkartearen eskutik.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!