Esku pilotan entrenatzeko protokoloaren berri eman du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak

Aiurri 2020ko eka. 8a, 12:05

Euskal Pilotako federazioek Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzari luzatutako galderei azken honek emandako erantzunetan oinarrituz, ez dago arazorik frontoi estalietan entrenatzeko. Baina ezinbestekoa izango da ondorengo neurriak betetzea:

Bete beharreko neurriak:

  • Gehienera 4 laguneko taldetan pilota berarekin.
  • Aurretik instalazio jabeari erreserba eginez, berak ezarri moduan.

Osasun protokoloei dagokionez, instalazio bakoitzaren jabeak esandakoa bete beharko da. Dena den, orokorrean, ondorengo neurriak hartzea gomendatzen da:

  • COVID 19arekin bateragarriak izan daitezkeen sintomak badituzue, ez joan entrenatzera.
  • Kantxatik kanpo bi metroko distantzia mantendu.
  • Nahiz eta aldagelak irekita egon, ahal den heinean ez erabili. Eta erabiltzekotan, txankletak jantzita une oro.
  • Oinetakoak aldatu. Entrenatzeko erabiliko diren oinetakoak frontoira sartzean jarri. Hau da, kantxa ez zapaldu kanpotik ekarritako oinetakoekin.
  • Pilotari bakoitzak bere botila ura erabili; ez elkar trukatu.
  • Txisturik ez bota lurrera.
  • Entrenamendua amaitutakoan erabilitako kirol material guztia desinfektatu, pilotak barne.
  • Entrenamendua amaitutakoan norberak sortutako hondakin guztiak, norberak jaso eta eraman ditzala, gainontzekoenak ukitu gabe.
  • Entrenamendua amaitutakoan eskuak garbitu norberak eramandako gel hidroalkoholikoaz.
  • Kontuan hartu pilota praktikatu gabe hainbeste denbora eman ondoren, pixkanaka hasi behar dela entrenatzen. Alegia, aurreneko entrenamenduetan ez da topera jo behar.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!