Babestutako edukiak

Kontrabandisten Udaleku Ibiltaria eskainiko dute abuztuan

Aiurri 2020ko eka. 9a, 14:01

Bi txandatan banatuak, zazpi egunez Oiartzungo Arritxulotik Beintza-Labaiengo aterpetxera joanen dira 14-17 urteko gazteak, Arantzako aterpen eta Leurtzako urtegian gauak eginez.

Kontrabando bideetan oinarrituta, 14-17 urteko gazteentzako astebeteko udaleko ibiltaria antolatu dute abuztuan Oiartzungo Arritxulok, Arantzako Aterpek eta Beintzako Aterpetxeak. Egitasmoak laugarren urtea beteko du eta Euskal Herri osoko gazteek parte hartzen ahal dute.

Euskararen sustapena bultzatuz, zazpi eguneko egitasmoa litzake (6 gau). XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barna, gazteak Arritxuloko (Oiartzun) aterpetxetik atera eta Beintza-Labaiengo aterpetxera irtsiko dira, Arantzako Aterpen bi gau eta Mendaurko urtegian bertze biak bat egin ondotik.

Abuztuan bi txanda izanen dituzte aukeran, gehienez hogei lagunekoak, lehenengoa abuztuaren 2tik 8ra eta bigarrena 16tik 22ra. Prezioa: 285 euro.

Inguru ikusgarrian barrena
Aiako Harria, Artikutza eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, Arantzan zuhaitz parkean eta Beintzan Lezealde kobazuloan ibiliko dira. Ibilaldiak egunez eginen badituzte ere, garai batean kontrabandisten paketeak eramateko erabili zituzten bidexkatan barna ibiliko dira, bizkarrean motxila dutela. Gau batean, afal ondoko solasaldia izanen dute kontrabandoan aritutako Etxalarko Xanti Elizagoienekin.

Informarmazio gehiago: 948 59 23 23

[Webgunea]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!