Danena eta Billabona futbol eskoletan izena emateko epea, zabalik

Aiurri 2020ko eka. 10a, 12:24

Aiztondo eskualdeko futbol eskolek zabaldu berri dute datorren denboraldirako izena emateko aukera.  2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoek izango dute horretarako aukera, bai Billabona FKE-n, baita Danenan ere.

Billabona FKEren futbol eskolan izena eman nahi dutenek, https://labur.eus/ntvfq loturan sartuta izango dute horretarako aukera.

Ordutegiak ondokoak izango dira: 2009koak, astelehen edo/eta asteazkenetan, 17:15etik 18:45era; 2010ekoak, asteazkenetan, 17:15etik 18:45era; eta 2011 eta 2012koak, ostiraletan, 17:15etik 18:45era. Informazio gehiago jasotzeko: billabonafke@yahoo.es.

Danena futbol eskolan izena emateko epea ere zabalik dago. Informazio gehiago jaso ahal izateko, 610 096 768 telefonora dei daiteke, edo info@danena-ke.com helbidera idatzi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!