“Soilik herriak salba dezake herria”

Eskubideen Karta Sozialak antolatuta, ostiral arratsaldean eskualde mailako manifestazioa egin zen Hernanin. Pentsiodunen, etorkinen eta gazteen ordezkari bana hizlari aritu zen, manifestazioaren amaieran.

Pandemiak zerbitzu publikoen garrantzia agerian utzi duela adierazi zuen pentsiodunen ordezkariak: “Zerbitzu publikoen berrindartzea premiazkoa da, eta ezin dira esku pribatuetan utzi. Pribatutasunaren bidetik enpresa irabaziak sustatzen baitira. Gizarte mailako desoreka gainditzeko zerbitzu publikoa defendatu beharra dago”.

Ahmer Hernaniko kulturartekotasuna sustatzen duen elkarteak bat egin zuen Karta Sozialarekin. Guztiak gizarte bereko partaide garela adierazi zuen: “Atzerritar Legeak herritarrak bitan banatzen ditu: Batzuei eskubide guztiak aitortzen zaizkie. Besteei, ez. Eskubidea ahalmen modura ulertzen dugu: Jasotzeko ahalmena izatea, ematekoa bezain beste”.

Gazteen izenean, ekimenekin jarraitzeko deia egin zen: “Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren ostean gaur izan da lehen taupada. Baina argi eduki Buruntzaldeako herritarrok antolatzen jarraituko dugula helburu horiek errealitate bilakatu arte. Soilik herriak salba dezake herria. Lehenik bizitza!”.

Txalo artean amaitu zen ekitaldia, Hernaniko Gudarien plazan.

Erlazionatuak

Eskubide Sozialen Kartak deitutako manifestazioa

Eskualdea

Eskubide Sozialen Kartak antolatuta, eskualde mailako manifestazioa egin zen Hernaniko kaleetan. Pentsiodunen, etorkinen eta gazteen ordezkari bana...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!