Erremontea

Juanenea-Endika eta Ansa II-Larrañaga bikoteak gailendu dira Galarretako 50. Urteurrena Txapelketako lehen partidetan

Aiurri 2020ko eka. 20a, 20:27

Galarreta frontoiak ateak ireki ditu hiru hilabetez itxita egon ostean koronabirusa zela medio. Bikote urdinak gailendu dira Galarretako 50. Urteurrena Txapelketako lehen partidetan.

Lehen partidan Juanenea eta Endika gailendu dira Urriza-Zubiri bikotearen aurka, 28-35. Bigarren partidan, berriz, Ansa II-Larrañaga bikoteak partida nabarmenki irabazi du, 23-35.

Esanak esan, joko ona ikusi dela frontoiean; urdindun bikoteek maila bikaina erakutsi dute eta faboritoak gailendu dituzte. Urriza eta Barrenetxea ez dira ezarritako mailara ailegatu, beraz, oso zaila izan dute aurkariak menderatzea.

Horrekin guztiarekin, bi partidek antzerako garapena eduki dute. Esan beharra dago, lehen norgehiagokak emozio gehiago sorrarazi duela. Lehen partidan Endika pilotaria nabarmendu da, eta bigarrenean, berriz, Ansa II urnietarra izan da partida gidatu duen pertsona.
Lehen partiden ostean honela geratu da sailkapena:
 
  • 1. Ansa II-Larrañaga 4 puntu
  • 2. Juanenea-Endika 4 puntu
  • 3. Urriza-Zubiri 0 puntu
  • 4. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 0 puntu

Ekainaren 20ko partiden emaitzak:

1. Urriza-Zubiri 28 Juanenea-Endika 35 
2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 23 Ansa II-Larrañaga 35  
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!