Animalien heriotza Iberdrolaren zentral hidroelektrikako ubidean

Xabier Lasa 2020ko eka. 23a, 10:35

Azken egunetan beste hiru animali hilik agertu dira Iberdrolak Leitzaran bailaran daukan zentral hidroelektrikaren ubidean; bi basurde eta hauntz bat, gazteak hirurak ere. Maiz agertzen dira era guztietako animaliak (ahuntzak, basurdeak, orkatzak, ardiak...) mila eskaileren parean dagoen zama-deposituan hilda, kanalaren ur-korronteak hara eraman eta gero. Nahiz eta 13.100 metroko kanalak pasabide ugari eduki, animaliak bertara erori, eta itota hiltzen dira.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!