Erremontea

50. Urteurrena txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da Galarretan

Aiurri 2020ko eka. 27a, 21:47

Juanenea-Endika bikoteak finalerdietarako txartela lortu du gaurko garaipenaren ostean. Beste bikoteek gogor borrokatu beharko dute txapelketan jarrai nahi badute.

Galarretako 50. Urteurrena Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da gaur arratsaldean. Juanenea-Endika bikoteak Ansa II eta Larrañagari irabazi diete, 35-30. Urriza-Zubiri bikoteak Goikoetxeari eta Barrenetxeari gailendu dira, 30-29.

Gaurko partidekin, Juaneneak eta Endikak bikoteak 8 puntu lortu dituzte eta lehen postuetan jarri dira, finalerdietarako txartela lortuaz. Datorren asteko partidan puntu bakarra lortuz gero, finala jokatuko dute zuzenean. Ansa II eta Larrañagak puntu bakarra lortu dute gaurko norgehiagokan, baina oraindik ez dute finalerdietarako txartela.

Urriza eta Zubiri puntu bat gehiagorekin finalerdietan egongo lirateke, eta memento honetan hirugarren postuan daude Imanol Ansaren eta Larrañagaren atzetik. Bestalde, Goikoetxeak eta Barrenetxeak hurrengo partida irabazi beharko lukete txapelketan jarraitu ahal izateko.
 
Sailkapena:
 
  • 1. Juanenea-Endika 8 puntu
  • 2. Ansa II-Larrañaga 5 puntu
  • 3. Urriza-Zubiri 4 puntu
  • 4. Goikoetxea V-Barrenetxea IV puntu 1

Ekainaren 27ko partiden emaitzak:

1. Juanenea-Endika 35 Ansa II-Larrañaga  30 
2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 29 Urriza-Zubiri 35 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!