Erremontea

Galarreta txapelketako ligaxkako azken partidak

Mikel Arberas 2020ko uzt. 2a, 12:58

Ligaxkako azken partidak jokatuko dira larunbatean Galarretan. Juanenea eta Endika finalerako txartela lortzear daude. Ansa II eta Zubiri finalerdietara igarotzeko zorian daude, baina edozer pasa daiteke larunbatean,

Galarretako 50. Urteurrena Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen larunbat arratsaldean. Juanenea-Endika bikoteak Ansa II eta Larrañagari irabazi zieten (35-30). Urriza-Zubiri bikoteak Goikoetxeari eta Barrenetxeari gailendu ziren (30-29).

Larunbateko partidekin, Juaneneak eta Endikak bikoteak 8 puntu lortu dituzte eta lehen postuetan jarri dira, finalerdietarako txartela lortuz. Datorren asteko partidan puntu bakarra lortuz gero, finala jokatuko dute zuzenean. Ansa II eta Larrañagak puntu bakarra lortu zuten aurreko larunbateko norgehiagokan, eta oraindik ez dute finalerdietarako txartela. Hil ala bizikoa da, beraz, asteburu honetako partida.

Urriza eta Zubiri puntu bat gehiagorekin finalerdietan egongo lirateke, eta memento honetan hirugarren postuan daude Imanol Ansaren eta Larrañagaren atzetik. Bestalde, Goikoetxeak eta Barrenetxeak hurrengo partida irabazi beharko lukete txapelketan jarraitu ahal izateko.

Txapelketa zuzenean eskaintzen ari da ETB. Endika Barrenetxeak bere kaskoan daraman kamerako irudi ikusgarriak tartekatuz, gainera.

50. urteurreneko txapelketa

2. jardunaldia. 2020/06/27

  • Juanenea-Endika 35
  • Ansa II-Larrañaga 30
  • Goikoetxea V-Barrenetxea IV 29
  • Urriza-Zubiri 35

Sailkapena:

  1. Juanenea-Endika 8
  2. Ansa II-Larrañaga 5
  3. Urriza-Zubiri 4
  4. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 1

3. jardunaldia.

Uztailak 4, larunbata:

  • Urriza-Zubiri eta Ansa II-Larrañaga.
  • Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Juanenea-Endika.

Finalaurrea:

Uztailak 11, larunbata.

Finala:

Uztailak 18, larunbata.

Zuzenean ikusteko aukera

Larunbatean arratsaldeko 15:30etatik aurrera,
50. Urteurreneko ligaxkako azken partidak jokatuko dira. Ikuskizuna ziurtatuta dago, izan ere, azken postuan dagoen Goikoetxea -Barrenetxea bikoteak nahitaez irabazi behar du norgehiagoka txapelketan jarraitu ahal izateko. Gainontzeko bikoteek ere, ezinbestean lortu behar dituzte puntuak, beraz, lehia borrokatua izango dela hautematen da aurretiaz. Esanak esan, maila bikaina erakusten ari dira lau bikoteak, eta ikusleek hala diote. Teknika bikaina, maila handiko pilotariak, abiadura eta bizitasuna; hori eta gehiago ikus daiteke Hernaniko Galarretan.

Zuzenean ikusi nahi?

Galarretara joateko aukera eskaintzen dizu Aiurrik. Emaila idatzi urnieta@aiurri.eus helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!