Erremontea

Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatu da Galarretan

Aiurri 2020ko uzt. 5a, 10:19

Juanenea-Endika bikoteak finalerako txartela lortu du. Ansa II-Larrañaga eta Urriza-Zubiri bikoteek, berriz, uztailaren 11an jokatuko dute finalera igaro ahal izateko norgehiagoka.

Hirugarren eta azken jardunaldia jokatu zen Galarretan. Ez zen aldaketarik egon sailkapenean, beraz, Juanenea eta Endika lehen finalistak bilakatu dira, eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV bikotea txapelketatik kanpo geratu da. Ansa II eta Larrañaga finalerdietara igaro dira bigarren sailkatu gisa; Urriza eta Zubiri ere hirugarren sailkatu gisa finalerdietara pasa dira, non, uztailaren 11an jokatuko den.

Urriza-Zubiri eta Ansa II-Larrañagak partiduko helburuak ondo bete zituzten, eta biak finalerdietara igaro dira. Lau pilotariek partida berdindua, zirraragarria eta maila handikoa jokatu zuten. Bikote urdinak irabazi zuen, 32-35.

Goikoetxeak eta Barrenetxeak bigarren partida kanporatuta hasi zuten, lehen partiduko bikoteak finalerdietara igarotzea lortu baitzuten. Hala eta guztiz ere, maila handia erakutsi zuten eta gutxiengoagatik irabazi zuten, 35-34. Goikoetxeak txapelketako partidarik hoberena jokatu zuen. 
 
Sailkapena
1. Juanena-Endika 10 puntu
2. Ansa II-Larrañaga 9 puntu
3. Urriza-Zubiri 6 puntu
4. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 5 puntu
 
Emaitzak
1. Urriza-Zubiri 32 Ansa II-Larrañaga 35 
2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV 35 Juanenea-Endika 34 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!