Erremontea

Finalerako txartela lortu dute Urrizak eta Zubirik Galarretan jokatutako finalaurre ikusgarrian

Aiurri 2020ko uzt. 12a, 10:30

Finalaurre zirraragarria jokatu zen atzo Galarretan. Ansa eta Larrañagak ezin izan zuten finalerako txartela lortu, baina maila ezin hobea erakutsu dute txapelketan (28-35). Datorren larunbatean izango da final handia.

Urriza eta Zubirik 28-35 garaitu zituzten Ansa eta Larrañaga Galarretaren 50. Urteurreneko Txapelketaren finalerdian eta, beraz, datorren larunbatean Juanenea eta Endikaren aurka jokatuko dute finala.

Finalaurre ederra ikusi zen, lau pilotariak ongi aritu ziren, eta Urrizak bere maila bikaina erakutsi zuen hasieratik. Hasieratik urdinak agintari izan ziren, nahiz eta gorriak asko hurbiltzen ziren mementu batzuetan. 2-8 aurreratu ziren Urriza eta Zubiri, baina Ansa eta Larrañagak markagailuari buelta ematea lortu zuten, 12-11 jartzeraino.

Ondoren, Zubiri eta Ansa jkoan murgiltzen hasi ziren eta partiduaren maila nabarmen handitu zen. Akats gutxirekin tanto onak ikusi ziren. Larrañaga-Zubiri atzean bikain eta Urriza-Ansa ere aurrean oso ongi. Urdinak berriz ere ihes egin zuten markagailuan (14-20) (18-25), baina gorriek ez zuten etsi. Ansak atzean min egiten hasi zen eta Larrañagaren sakeari esker tanto batera hurbildu ziren, 28-29.

Orduan iritsi zen partiduko gakoa. Larrañagaren sakea motz geratu zen eta akats hori garesti ordaindu zuten. Zubirik sakea hartu zuen eta amaiera bitarte tanto gutziak urdinen aldera erori ziren.

Urrizak 23 tanto eta bi akats egin zituen finalerdiko pilotaririk onena bihurtuz. Ansak ere pilota bakarra huts egin zuen, baina 14 tantotan geratu zen. Atzean Zubirik sei tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen. Larrañagak zazpi tanto piloteoan eta hiru sakearekin egin zituen, baina sakearekin galdutakoa garesti ordaindu zuen. Esanak esan, lau pillotariek partida bikaina jokatu zuten.

Finala uztailaren 18an jokatuko da, Urriza-Zubiri Juanenea-Endika bikotearen aurka.

Uztailak 11ko emaitza. 

Ansa II-Larrañaga 28 Urriza-Zubiri 35 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!