Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

2016ko parte hartzera iristea zaila izango dela dirudi

Aiurri 2020ko uzt. 12a, 19:39

Arratsaldeko 19:00ak aldera botu-emaileak ikus zitezkeen Andoaingo eta Urnietako hauteslekuetan, baina 17:00tan eman dituzten datuekin zaila dirudi 2016ko parte hartze kopuruetara iristea. 

Euskadi osoan jaitsi da parte hartzea, eta datua nabarmena izan da eguerdiko 12:00etatik 17:00tarako tartean. Hiru probintziatan eman da jaitsiera, gainera. Handiena Araban eta txikiena Gipuzkoan. Argazki-bilduma arratsaldeko 19:00ak aldera osatuta dago, Andoaingo Allurralde kiroldegian eta Urnietako Udal pilotalekuan egindako argazkiekin.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!