Bizikleta Itzulia, presoen eskubideen alde

Xabier Lasa 2020ko uzt. 14a, 14:27

Bizikleta Itzulia egingo da uztailaren 23, 24 eta 25ean, Sarek antolatuta. Hiru etapetan banatuko da ekimena, hartu beharreko segurtasun neurriak direla eta. Horietako bat Aiztondo eta Buruntzaldeatik igaroko da. Buruntzaldeko Sareko kideek ekimenaren inguruko xehetasunak eman zituzten Andoaingo Goikoplazan, atzo egindako agerraldian. Joxan Barandiaran Alkate ohiak hartu zuen hitza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!