Koronabirusa

Aldundiak Andoainen antolatutako formakuntza gune batean 6 kutsatu izan dira

Aiurri 2020ko uzt. 15a, 07:51

Aldundiak atzoko agerraldian aurreratu zuenez, 6 kasu positibo eman dira gizarte inklusioko baliabideetan. Antza denez, azken egunetako positibo guztietatik 6k Andoainen egindako formazio gela batean dute sorburua. Osakidetzak kontrolpean du egoera.

Osakidetza ari da kasuen eta beraien kontaktuen jarraipena egiten, eta pertsona guztiak asintomatiko edo sintoma oso arinekin daude. Kutsatze horren ondorioz bina positibo eman dira Donostian, Tolosan eta Andoainen.

Adinekoen egoitzatan, aldiz, kasurik gabe jarraitzen dute. Albiste ona da hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!