Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 60 dira, Lurraldeka, 7 Araban, 10 Bizkaian, eta 41 Gipuzkoan. "Test azkarraren" ondorioz atzemandako 39 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Andoainen eta Villabonan kutsatu bana zenbatu dira. Zizurkilen, berriz, 2 pertsona dira PCR proban positibo eman dutenak.