Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 58 dira. Lurraldeka, 5 Araban, 20 Bizkaian, 31 Gipuzkoan, eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 21 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.
Atzo hildako bat egon zen. Azken 60 egunetan PCR positiboa izan duen pertsona da. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 4 pertsona daude ZIUn.