Urriza hasieratik partidan sartuta jokatu zuen, tantoak teknika handiz bukatuaz. Zubirik Endika gainditzea lortu zuen. Bikoteak sakearekin eta pilotakadekin asmatu zuten, eta aurkariek ezin izan zuten askorik egin.
Partidua berdindutaa eta oso bizi hasi zen, baina laugarren tantotik aurrera 8 puntuko partziala egin zuten Urrizak eta Zubirik. Gorriak sahiatu ziren eta lau tantora ere hurbildu ziren, baina ez zuten gehiago gerturatzea lortu.
Finalaz gain, Aitor Zalduak debuta egin zuen Urrutia eta Arruarteren aurka. Hasiera ezin hobea eman zion pilotari ibilerari garaioena lortu ostean.
Jokatutako partiden emaitzak:
- Goikoetxea V-Barrenetxea IV 30 Ansa II-Larrañaga 21
- Juanenea-Endika 16 Urriza-Zubiri 35
- Urrutia II-Arruarte 26 Zaldua II-Zaldua 35