EkonoVID

Emakumezkoa, bertakoa eta 40-49 urtekoa da inguruotako langabetuaren profil nagusia

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 21a, 09:21

Lanbidek emandako datuen arabera, ekainean 815 langabetu zeuden Andoainen. Urnietan, berriz, 292. Iazkoarekin alderatuta, koska handi samarra egin du gora langabetuen kopuruak.

Lanbidek emandako datuen arabera, ekainean 815 langabetu zeuden Andoainen

Iaz, data hauetan 629 lagun zeuden langabezian. Bistan da Koronabirusak eragindako krisia agerikoa dela, ekonomian eta lan munduan.

Datuei erreparatuta, honako profila nagusi da Andoaingo langabetuen artean: Emakumezkoa, bertakoa eta 40-49 urtekoa.

Andoainen erroldatutako 815 herrikide daude Lanbiden langabezian alta emanda, horietatik 455 emakumezkoak dira. Jatorriari erreparatuta, 685 eskatzaile bertakoak dira eta 131 atzerrian jaiotakoak. Adinari erreparatuta 40-44 eta 45-49 urte artean dago langabetu kopuru handiena.

 

292 langabetu Urnietan

Iaz, data hauetan 218 lagun zeuden langabezian. Datuei erreparatuta, honako profila nagusi da Andoaingo langabetuen artean: Emakumezkoa, bertakoa eta 40-49 urtekoa. 25-29 urte artean ere kopuru nabarmena antzematen da, urteko sasoi honetan.

Lanbiden langabezian alta emanda 292 pertsona horietatik, 180 emakumezkoak dira. Jatorriari erreparatuta, 254 eskatzaile bertakoak dira eta 38 atzerrian jaiotakoak. Bestalde, 184 pertsona iraupen luzeko langabetuak dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!