Euskalduna, Urnieta, Billabona eta Danena: “Gure printzipioak eta baloreak ez daude salgai”

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 22a, 11:13

Antiguoko Donostiako klubak Athletic Club taldearekin hamar urteko lankidetza hitzarmena sinatu izanak hautsak harrotu ditu Gipuzkoako futbolean. Atzokoan talde gehienek Gipuzkoako hitzarmenen eta Realaren aldeko mezuak idatzi zituzten sareetan.

Besteak beste, eskualdeko Danena KE, Urnieta KE, Billabona FKE eta SD Euskalduna taldeek sare sozialetan irismen handia lortu duten mezu bana zabaldu dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!