Atzo, 4.911 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 111 positiboak izan ziren. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 3 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude. Bestalde, uztailaren 12tik 19ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke ez dela COVID bidezko heriotzarik izan zuzeneko kausa gisa.