Turistak erakartzeko 'Hurbildu' kanpaina

Helburu nagusia turistak eskualdeko ostatuetan erreserbak egitea da. Kanpainan zehar lau bideo zabalduko dira eta horien zutabeak lau dira: gastronomia, natura, familia turismoa eta euskara eta kultura.

11:00etan ospatu da prentsaurrekoa Tolosaldea Garatzeneko egoitzan. Bertan izan dira Iker Urruzola Tolosaldea Garatzeneko lehendakaria, Olatz Ilarregi Turismo saileko arduraduna eta Tolosaldeako zenbait ekoizle edota gastronomia sektoreko kideak, tartean Amasako Hika txakolindegiko ordezkari bat.

Bisitariak erakartzea edota oporraldia eskualdean erreserbatuta dutenei aisialdi aukerak eskaintzea da 'Hurbildu' kanpainaren bitartez lortu nahi dena. Hori dela eta, abuzturako eta irailerako plan ezberdinak antolatu ditu Tolosaldea garatzenek. Hauxe da osatu duten programa:

Abuztuak 1, larunbata
Rafa Gorrotxategi Museo berrira bisita eta dastaketa (Tolosa) | 10 euro.

Abuztuak 8, larunbata
Urkizuko babarrun landaketa batera bisita (Urkizu, Tolosa) | 10 euro.

Babarrun-jatea HIKA txakolindegian (Amasa) | 45,20 euro.

Abuztuak 16, igandea
Txumitxaren pipar landaketara bisita eta dastaketa (Ibarra) | 10 euro.

Abuztuak 22, larunbata
Orendaingo Larreta baserrira bisita eta dastaketa. Esnekiak. (Orendain) | 10 euro.

Abuztuak 30, igandea
Izaskungo Damasoro etxaldera bisita eta dastaketa. Euskal Txerria. (Izaskun, Ibarra) | 10 euro.

Irailak 5, larunbata
Aburuza sagardotegiko sagastietara bisita eta bazkaria (Aduna) | 40 euro.

Irailak 12, larunbata
HIKA txakolindegiko mahastietara bisita eta bazkaria (Amasa) | 57,20 euro.

Irailak 19, larunbata
Inazio Urruzola txakolindegira bisita eta bazkaria upategian (Alkiza) | 55 euro.

*Ekitaldi guztiak 12:00etan hasiko dira.

Bideoak euskaraz, gazteleraz, katalanez eta frantsesez argitaratuko dira. Izan ere, euskal herritarrez gain, publikoa estatura eta Frantziara zabalduko da.

Erreserbak
Erreserbak lau modutan egin daitezke:

  • Turismo bulegoan bertan.
  • 943 697 413 telefono zenbakira deituta.
  • tour@tolosaldea.eus helbidera emaila idatzita.
  • Tolosaldea.eus webgunean izena emateko inprimakia beteta.
Erlazionatuak

Turistak erakartzeko natur baliabideak eta gastronomia

Eskualdea

28 Kanalak landutako bideoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!