Koronabirusa

Maskara ez da derrigorrezkoa izango langilea bere lanpostuan eserita dagoenean

Aiurri 2020ko uzt. 28a, 12:00

Mugimenduan daudenean eta langileen arteko distantzia murrizten den kasuetan ordea, bai. Horixe da atzokoa agerraldian Nekane Murga Sailburuak adierazi zuena.

Atzokoan Osasun Sailak zalantzak eta galderak argitu nahi izan zituen, lantoki barruan maskararen derrigorrezko erabilerari dagokionez. Hauxe da ohar bidez zabaldu duten mezua: “Zehazki, lantokian, maskara ez da derrigorrezkoa izango langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Derrigorrezkoa izango da espazioak partekatzen dituztenean, korridoreetatik dabiltzanean, bileretara joaten direnean edo beste edozein zirkunstantziatan, langileak elkarrengandik hurbil daudenean”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!