Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean kutsatu bakarra zenbatu da gaurkoan

Aiurri 2020ko uzt. 29a, 12:49

Zizurkilen kutsatu bat gehiago zenbatu da, baina, oro har, positiboen kopuruak behera egin du azken egunetan.

Atzo, 4.849 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 123 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 13 kutsatu zenbatu dira Araban, 62 Bizkaian eta 46 Gipuzkoan; 2 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 7 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 4 pertsona ZIUn daude.

Egonkortasuna

Gaurkoan Zizurkilen kutsatu bat zenbatu den arren, azken egunetan egonkortasun da nagusi. Eskualdean positibo eman dutenen kopurua ez da handitu, eta Asteasu, Aduna edo Larraul bezalako herrietan ez da kutsaturik zenbatu azken asteetan. Datuak berritzen dituzten heinean, Aiurrik egoeraren inguruko informazioa emango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!