Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean hiru kutsatu gehiago zenbatu dira

Aiurri 2020ko uzt. 30a, 12:59

Gipuzkoan oro har behera egin du kutsatuen kopuruak; hala ere, Villabonan, Andoainen eta Zizurkilen kutsatu bana zenbatu dira.

Atzoko egunean zehar 4.297 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 204 izan ziren positiboak. Lurraldearen arabera,  23 kutsatu zenbatu dira Araban, 145 Bizkaian eta 33 Gipuzkoan. 3 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonengan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, atzoko egunean 6 lagun solairuan ospitalizatu zituzten COVIDaren ondorioz, eta ZIUetan 4 pertsona daude gaur egun COVIDarekin. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!