Osasun Sailak eta Aldundiek erabakitakoa jakinarazi zuten, atzoko agerraldian. Adinekoen egoitzatan bizi diren egoiliarrek “bi pertsonen bisita jaso ahal izango dute bisita berean. Nolanahi ere, oraingoz, Euskadi osoan eutsi egiten zaie kanpora irteteko murrizketei. Hau da, egoiliarrek ezin izango dute, oraingoz behintzat, zentro soziosanitariotik irten”.